AUZOZ AUZO: Castaños auzotik zuzeneko saioa entzungai

Gaur Bilboko Castaños auzoan gaude, Begoñaibarra izenez ere ezaguna. Uribarriko barrutian kokatzen da, itsasadarraren ekialdean, Zabalgunearekin parez pare. XIX. mendean hasi zen auzoa garatzen, garai hartan Bilbo Zazpikaleetara mugatzen zenean.Orduko jendetza eta estutasunetik ihesi, dirudunek eta burgesiak Begoñaibarrako lurretan etxe berriak eraiki zituzten. Horrela jaio zen gaur ezagutzen dugun auzoa.Campo Volantin pasealekuan jauregi eta etxe dotore ugari eraiki ziren, ingurua parke eta pasealeku laua zenean. Baina ehun urte geroago, etxebizitza beharrak eta lurraren prezioak tarteko, jauregi gehienak eraitsi zituzten etxe modernoagoak egiteko. Gaur egun, bakarra geratzen da zutik: Salbeko plazaren ondoan dagoen Olabarri jauregia, Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia, Olabarri familiaren etxea izan zena 1940ko hamarkadara arte.Eta Castaños aipatzen dugunean, bada elementu bat ezinbestekoa dena: Artxandako funikularra. Turistentzat behintzat, auzoaren ikur nagusia da. Bertako sarrera ikusten dugu bertatatik. Eta Artxandarekin lotzen gaituen garraioa dugu, historia betea.

Auzoz auzo saioan, Bilboko Castaños auzoan ari gara, ia mende erdi daraman dantzan euskal kultura bizirik mantentzen duen taldea ezagutuko dugu jarraian; Salbatzaile dantza taldea. 1978an Begoña Arroyo Aldekoak sortua, Salbatzaile Dantza Taldea belaunaldiz belaunaldi ehunka lagunen bilgune izan da: dantzari, musikari, jostun eta boluntarioen arteko sare sendoa. Auzotik sortua eta auzoarentzat egina, euskal dantza, ohitura eta komunitatea uztartzen dituen proiektua da Salbatzaile. Jabi batu zaigu.

Auzo honetako eragile ezberdinen ahotsak jaso ditugu, eta ezinbestekoa da eskolak auzoan duen papera. Tiboli eskolan gurasoak antolatuta daude, euskara taldea osatu dute eta urtean zehar hainbat ekimen jartzen dituzte martxan, eskolatik harago ere eragina dutenak. Gurekin ditugu Jaime eta Ane, Tiboli eskolako guraso elkarteko euskara taldeko kideak.

Auzo bizia eta sortzailea da, izan ere beste aktore bat ere gonbidatu dugu, urteak dira Castaños auzoan bizi dela Maria Urcelay. Auzoako eskolan gaztetxoekin antzerkia lantzen du baina baditu ere esku tartean antzezlan pare bat. Guzti horren inguruan berba egingo dugu. Martxaoren 26an Alhindegian estrenatuko du Etena deituriko pieza eszenikoa Getrai Etxegarai, Garazi Navas eta Miren Gaztañagarekin batera. Bestetik Zaintzaren dantza antzezlana ere badu martxan.

Uribarritik mundura datorren podcasta da Auzoportala: pikotamendiko magalean egina. Zero kapitukua eta Bristoletik maitasunez dagoneko entzungai dago. Uribarriko magaletatik mundura. Lau lagun eta patu bat: zuek ondo pasatzea gure txorradekin. Mauka den Uribarriko euskaldunon elkargunerako egiten duten saio saioa da. Unai, Eukene eta Fontso.

 

Irakurtzea askotan ekintza isila eta bakartia da, baina badira urteak irakurle taldeak han eta hemen hedatu direla. Liburuen bueltan elkartu, iritziak partekatu, eztabaidatu eta elkar entzuten duen irakurle taldea gonbidatu dugu Auzoz auzo honetara. Lerro artean deituriko taldea da, Iñaki Lasagabasterrek ekarri dizkigu zehetasunak.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak