Martxoaren 8aren atarian erreportaje bereziekin dator Argia astekarian. Batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aurtengo aldarriak aztertu dituzte. Mugimenduak aurten bereziki feminismo dekolonialetik eta intersekzionaletik bideratu du deialdia, eta argi azaldu du feminismo trans-baztertzailearen aurkako jarrera ere. Erreportajean Itaia erakundearen mobilizazioei buruzko aipamen labur bat ere jasotzen da. Bigarren erreportajean, berriz, etxeko langile egoiliarren egoera aztertu du Onintza Iruretak. Horretarako, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea-k plazaratutako datuak hartu ditu abiapuntu. Bestalde, datorren igandean, martxoaren 15ean, Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak izango dira. Horien errepasoa egin du Jenofa Berhokoirigoin lankideak. Azkenik, nazioarteko gaietara begira, Jenofa Berhokoirigoin kazetariak Net Hurbil atalean aztertu du Donald Trump-ek sortutako “bake batzordea”.
Deskargatu hemen.

