Gaur goizeko 11:30etan hasi da 2020ko Bizkaiko txotx egunaren ospakizuna. Egun honekin hasiera eman diete sagardogileek eta sagardozaleek aurtengo txotx denboraldiari. 2019ak utzi duen uztari esker sagardoa egiteari ekin diote sagardogileek, eta produktua jada prest dago. Hori bai, betiko berezitasuna mantendu da: Bizkaiko sagarrekin egindako sagardoa izango da dastatu den produktua. Ospakizun horren protagonista da sagardun edaria eta Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian dastatu dute aurtengoa.
Baserri honek 400 urte baino gehiago ditu eta Montorra auzoaren ingurune naturalean dago kokatuta. Bertan erakunde askotako ordezkariak batu dira. Bizkaiko Sagardogileen elkartea da Txotx egun honen antolatzailea eta horren barruan 10 artisau-upeltegi ezberdin aurkituko ditugu. Haien artean duten ezaugarri komuna da sagardo naturala ekoizten dutela.
Deskargatu hemen.