PIPERPOLIS: Bitsa konpainiaren berria Umore Azokan

Kaleko bizitzaren taupadetan, askotan oharkabean pasatzen diren istorio txikiek osatzen dute benetako kontakizuna. Hari fin baina sendo horietatik tiraka dator “Haritik Tiraka”, Ane Gebara eta Ivan Casado-k osatzen duten Bitsa Konpainiaren kaleko antzezlan berria. Urtebeteko sormen prozesuaren ostean, Karrikanen babesarekin eta Mendi Zolanen egindako egonaldian mamituta, auzoetako eguneroko keinu, isilune eta loturei begiratzeko gonbita egiten duen proposamena da. Biolontxelo baten laguntzaz eta objektuen, gorputzaren zein hitzaren bidez, ikuslea kalea espazio partekatu gisa berrirudikatzera gonbidatzen du. Umore Azokan aurkezteko atarian, sortze-bide honen xehetasunak ezagutzeko aukera izan dugu Ane Gebararekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: "Azaroan Musika" zikloaren baitako bertso-jaialdia

og. Mai 7 , 2026
Legazpira joan gara, 2025eko azaroaren 14an, Latxartegi aretoan izan zen “Azaroan Musika” zikloaren baitako bertso-jaialdia aletu dugu. Nerea Elustondoren agindutan , kantuan izan ziren Aitor Mendiluze, Eneritz Artetxe, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260504_potto_legazpi.mp3 deskargatu hemen.

Honekin lotuak