MUSIBLA 292#: Giante, Bele, Imarhan, Kadebostany, Twisted Teens, Maraca Diablo, Baxter Dury

Gaurko saioan, bertoko eta kanpoko proposamen batzuk ekarri ditugu, bakoitza bere mundutxo berezian murgiltzen den arren denek badutelako hari komun bat: tonu pertsonala eta soinu landua. Lehenengo geltokia Giante izango da, Beste norbait izan diskoarekin. Bertan, intimitate giroko kantuak datoz, gitarra eta ahotsen artean espazio handia utziz, tentsio neurtua sortzen dute: nota bakoitza apurtzear egongo balitz bezala, baina azken momentuan zutik eusten. Bele taldearekin Muturrez zerura lana ezagutuko dugu. Funk eta pop oinarrian, baina beste elementu batzuk ere nahasten dira, 80ko hamarkadako gau zoro baten nostalgia. Ondoren, Imarhan taldearen Essam diskoak Saharako eremuetara eramango gaitu, desertuko erritmo hipnotikoekin eta gitarra lerroen dantza leunarekin; tradizio tuarega eta rock garaikidea modu oso naturalean nahasten dira bertan. Horren ondotik etorriko da NSK — Kadebostany bikoteak sinatutako The outsider, pop elektroniko teatrala eta zinema kutsuko epikotasuna uztartzen dituen proposamena. Ahots indartsuak, erritmo markatuak eta orkestrazio zabalak dira nagusi, outsider sentitzen den pertsona horren kontakizunari indarra emanez. Gero, Twisted Teens taldearen Blame the clown diskoarekin rock erasokorrago eta jolastiago batera egingo dugu bira, gitarra distortsionatuak eta estribillo itsaskorrak tartekatuz eta nerabezaro luzatu horren kaosa irribarre erdi batekin kontatuz. Saioan aurrera, Maraca Diablo taldearen Txaskario izeneko azken diskoa ekarriko dugu: punk eta rock ilunaren arteko nahasketa itsaskor bat. Kantu labur eta zuzenei esker, diskoak kale giroko oihu modura funtzionatzen du, edertasuna eta zaborra elkarren ondoan jarriz. Amaitzeko, Baxter Duryren Allbarone lanera joko dugu, groove dotorez eta spoken word ironikoz jositako diskoa. Paul Epworthek ekoitzitako lan honetan, betiko Baxter moduko pertsonaia galtzaile eta xelebreak ageri dira, baina oraingoan soinu leunago eta dantzagarriago batez bilduta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Mikel Markezek Gezurrari zor lana aurkeztu digu

az. Mai 20 , 2026
Gaur Mikel Markez izan da gurean , eta ez edozein modutan: Gezurrari zor disko berria besapean dator, egia, gezurra eta usteen arteko jolasean murgiltzen gaituen lan kontzeptuala. Hamar bertso sorta, hamar doinu berrirekin, eta bertsolaritzaren lehen mailako izenekin batera sortutako bidaia musikal bat. Alaia Martin, Andoni Egaña, Jon Maia, Ane […]

Honekin lotuak