PIPERPOLIS: Mikel Markezek Gezurrari zor lana aurkeztu digu

Gaur Mikel Markez izan da gurean , eta ez edozein modutan: Gezurrari zor disko berria besapean dator, egia, gezurra eta usteen arteko jolasean murgiltzen gaituen lan kontzeptuala. Hamar bertso sorta, hamar doinu berrirekin, eta bertsolaritzaren lehen mailako izenekin batera sortutako bidaia musikal bat. Alaia Martin, Andoni Egaña, Jon Maia, Ane Labaka eta beste hainbat bertsolariren hitzak Markezek sortutako doinuekin biziarazi ditu, eta guzti hori gainera Arkaitz Miner eta Iker Laurobaren laguntzarekin oholtza gainean indartuta. Gezurrak ere egia esateko modua izango du. Maiatzak 23an Getxoko Muxika Berrin egongo da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: gerrako umeak HABANA ontzian erbesteratu ziren

og. Mai 21 , 2026
1937ko maiatzaren 21ean atera zen Habana ontzia Santurtziko portutik: lau mila haur zeramatzan Erresuma Batura,  asko ez ziren inoiz itzuliko. Gaurkoa bezalako egun batez Ingalaterrara bidean abiatu zen Habana, Atlantikoan barna, barruan 15 urtez azpiko 3.800 inguru haur, ehun irakasle, ehun emakume boluntario eta 15 apaiz zihoazela. Euskal haur errefuxiatuen […]

Honekin lotuak