Somak rock talde bizkaitarrak bere lehenengo lana argitaratuko du Iluna Argitu izenburuarekin, EP hau osatzen duten hiru kantek, lanaren izenburuak islatzen duen bezala, taldeak igaro duen sendatze- eta berritze-prozesu bat deskribatzen dute: antsietateak eta frustrazioak sortutako iluntasunetik hasi, aurrera egiteko indarra eta bideak bilatu eta positibotasun eta berritasunez beteriko argitasunera […]

Eszena berritzailearen epizentro bihurtuko dira Bilbo eta Barakaldo datorren ekainaren 4tik 7ra, ACT – Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiaren XXII. edizioa ospatuko baita bertan. BAI Antzerki Ikastegiak antolatzen duen jaialdi honek, urte luzetako ibilbideari eutsiz, diziplina eszeniko garaikideen aldeko apustu sendoa egiten du berriz ere: antzerkia, dantza eta performancea uztartzen dituzten […]

ACT FESTIVAL, Ekainaren lehen astean Bilbon eta Barakaldon ospatzekoa zen Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdia, azarora atzeratu dute. Aurtengo ediziorako mundu osoko 700 eskaera baino gehiago jaso zituen jaialdiak, eta abenduan deialdia itxi ondoren, hautaketa-batzorde batek aukeratu zituen aurtengo edizioko lanak. Aukeraketa hori otsailaren erdialdean jakinarazi zitzaien eskatzaileei.ACT FESTIVALen aurtengo […]

Maiatzaren 29tik ekainaren 1era arte garatuko da aurtengo ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia. Aurtengoa XVI. edizioa izango da eta, arriskua ardatz hartuta, 22 lan eszeniko eskainiko ditu ohiko agertokietan: Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia, Bizkaiko Antzerki Ikastegia eta aurrenekoz, Bagatzako Zirkodromoan. Olatz Gorrotxategik ekarri dizkigu ACT jaialdiaren xehetasunak. […]

ACT JAIALDIA maiatzaren 30etik ekainaren 2a bitarte ospatuko da Bilbo eta Barakaldon. Lau egunez mundu osotik etorritako hamabost eszena-lan inguru; ikastaroak eta artisten, programatzaileen eta ikusleen arteko topaketak izango ditugu. 15garren edizioa da aurtengo Joseba Lazkanorekin jaialdiaren zuzendariarekin erronkak eta datorrenaz berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180525_ACT%20jaialdia.mp3 Deskargatu hemen.

ACT Jaialdia, lan laburren antzerkaldia, ekainaren 7tik 10ra bitartean ospatuko da Bilbon eta Barakaldon. Lau egunetan zehar, mundu osotik ailegatutako  artisten proposamen berritzaile ikusi ahal izango dira. Aurtengo helburuetako bat ikuslegoarengan eragitea izango da, talka egitea. Horrela kontatu digu Joseba Lazkano ACT jaialdiko arduradunak. Bestetik Jaiotz Osa dantzariak ACT jaialdia […]