Martxoaren 12az geroztik itxita daude antzokia, zinemak eta tabernak. Konfinamendua leuntzen doa eta faseka zabaldu eta antolatuko dira hainbat jarduera, baina distantziamendu soziala bermatzeko ezarri diren edukiera mugak eta bestelako neurriak ikusita, zailtasun asko ikusten dute jarduera aretoetan. Kafe Antzokira jo dugu eta bertako Mikel Urbeltz dugu gurekin. Berak kontatu digunez, oraindik xehetasun gutxi dago aretoek bete behar izango dituzten baldintzen inguruan, baina dagoeneko aipatutako neurriekin zailtasun handiak ikusten ditu berriro zabaltzeko. Zuzeneko musika, kultura berez kutsakorra dela azpimarratu du Mikelek, beraz zain egon beharko eta egoerak dakarrenarekin aztertu eta ikusiko da. Printzipioz hilabete hauetan programatuta zeuden kontzertuak atzeratu egin dira.
Deskargatu hemen.