Chic Market Bilban bertako 12 marka bilduko ditu Yimby Street Uribitarten,bertako diseinua, artisautza eta moda balioesteko. Udazkenarekin batera poltsa, lepoko, jersey, legging edo krema berezi hori aurkitzeko gogoa itzultzen delako, eta zer hoberik bertako sortzaileen artean aurkitzea baino?
Asteburu atarian errepaso ederra egin dugu inguruan ditugun ikuskizunez. Getxon abiatu dugu agenda, izan ere Tartean Teatroa ‘Bake lehorra’ antzezlana eskainiko du Muxikabarri aretoan. Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu Patxo Telleriak, baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra […]