Manteroekin Bat plataforma “Bilbon kale-saltzaileen aurkako polizia-jazarpenak ez du etenik”

Bilboko kale saltzaileen aurkako polizia-jazarpenak ez duela etenik salatu du Manteroekin Bat plataformak. Plataformaren arabera, azken urteetan gogortu egin dira kale-saltzaileen aurkako polizia-operatiboak, eta jazarpena ez da kalean amaitzen: isunak, merkantziaren konfiskazioak eta prozesu administratibo eta judizialak ere pairatzen dituzte. Horren atzean Bilboko Udalaren erantzukizun politikoa ere badagoela salatzen dute. Uda honetan bertan irudi lazgarriak ikusi ditugu Bilboko zazpi kaleetan. Egoera aztertzeko, plataformako kideekin hitz egingo dugu: zer ari den gertatzen, nola funtzionatzen duen jazarpen horrek, zein den Udalaren erantzukizuna eta zer alternatiba proposatzen duten. Baita Bilbo nolako hiri-eredua eraikitzen ari den eta kalea nork eta zein baldintzatan erabil dezakeen ere.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eguzkizale eta Kraba konpartsekin solasean

og. Abu 27 , 2026
Konpartsen inguruko tartean, gaurkoan Hodei eta Peio hurbildu dira gure mikroetara, hurrenez hurren, Eguzkizaleak eta Kranba konpartsetako kideak, eta haien programazioak aletu ditugu. Konpartsen balioak aurtengo gaiak eta jai herrikoi eta parteartzaileen inguruan mintzatu gara. Gainera aurten Kranbaren txosnak jaso du Kanpaia saria, Bilbo ireki zenetik 40 urte pasa dira […]

Honekin lotuak