Azken 20 urteetan 240.000 lagun desagertu dira Kolonbian, bertako Giza Eskubideen aldeko zenbait erakundek egindako txostenaren arabera. Are gehiago, azken 6 urteetan Fiskaltzak, bortizkeria dela kausa 173.000 hilketa erregistratu ditu. Eta atzean, gehienetan bederen, paramilitarrak eta besteak beste Uribe presidente ohiaren senitartekoak. Horretaz gain, Argentinako bi berri ekarri dizkigu gaurkoan Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak: Mendozan aire zabaleko meategi baten aurka izandako manifestazioarena eta ostiral honetan Buenos Airesen Euskal Herriarekiko elkartasunean egingo duten ekitaldiarena.
Honekin lotuak
-
2009/11/20
IBAIZABAL: Zinebi 51
-
2007/10/08
SOLSALDIA: Zor Ekologikoa
-
2012/01/27
IBAIZABAL: Nafarroako kronika