SOINUGELA: Maddi Oihenart eta The Dubliners

Maddi OihenartSoinugela berezia eduki dugu aste honetan. Ohiko formatoa alde batera utzi eta bi gai luze jorratu ditugu: bateko, Maddi Oihenart kantari zuberotarra eduki dugu gure estudioetra zetorrela eta, ia ordubeteko entrebista luzea egin diogu bere azken diskoaz; eta, besteko, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren karietara, maiatzaren 23an The Dubliners taldeak kontzertua emango duenez Bilboko Kafe Antzokian, bigarren ordua beraien musika eta ibilbidea gogoratzen eta ezagutzen eman dugu Maddi Oihenartek, bere ohiko samurtasun eta jakituriarekin, ezin ederkiago azaldu dizkigu “Hari biru” diskoaren nondik norakoak. Eta galdera-erantzunen artean zipriztindurik, diskoaren hainbat kanta entzun ditugu, Maddiren iruzkin jakingarriez horniturik. Bigarren orduan maiatzaren 23an Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrena dela eta, Kafe Antzokian izango den The Dubliners talde mitikoaren historiaz eta garrantziaz hamaikatxo datu eman dizkigu Pedro Elias Igartuak, eta beraien zenbait kanta ere izan dugu entzungai, giroa berotzen hasteko. Deskargatzeko saioa, egin klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOTOTIK: Bernhard Gunter eta Marc Behrens

og. Mai 24 , 2007
Saio ixila izan da gaurkoa, egin dugun ixilena. Ez gutxiago hitz egin dugulako(inoiz baino gehiago egin bait dugu hori), soinurik entzuteko zuen irratia(edo ordenagailuko bozgoragailuak) ohikoa baino zertxobait gehiago igo behar izango dituzuelako baizik, entzun dugun lehen musikariarekin batez ere: Bernhard Gunter(Argazkian). Baliabide minimoekin(soinu murriztuekin eta bolumen minimoarekin) pieza ederra […]

Honekin lotuak