BASKISTAN: KORA JAZZ TRIO “Part Two”

Kora Jazz Trio Gaurko saioan, lehenik monografiko labur bat. Kora Jazz Trio taldearen bigarren diska, “Part Two” izenekoa, 2005 urtearen amaieran argitaratu zen, eta lehenengo lanaren ildo beretik jarraituz, Afrika mendebaldeko musika tradizionalaren eta jazzaren arteko elkarrizketa bat proposatzen du. Elkarrizketa hau Atlantiko Ozeanoaren gain musika zubi imaginario bat eraikitzen duen hartu-emana da, amankomuneko doinu eta erritmo erroak partekatzen dituzten bi kontinenteen arteko elkarrizketa. Hirukotea osatzen dute: Abdoulaye Diabaté senegaldar pianojole aditua, Djeli Moussa Diawara 32 sokadun kora jole miresgarria eta…

Saioa deskargatzeko, egizu klik HEMEN.

Moussa Cissoko senegaldarra, ‘griot’ perkusioetako maisu, bere abilezia entzun ahal izan dena hainbat musikariren disketan nola ala Peter Gabriel edo Manu Dibango. Diskan hamar doinu original eta bi bertsio aurki daitezke, Thelonious Monk-en “Rythm’ning” eta Charles Trenet-en “ La Mer ”. Lehenengoa hirukotearen helburuen sintesia da bai eta afrikar jazz honen garrantziarena. Monk sartzea, bere afrikar erroek oso sakonki eragiten duten piano jolea alegia, aukera baino beharrezko uler daiteke. Berrirakurketa hau gogoan izango denetakoa da dudarik gabe. Bigarren oroitza ordaina diska honetan, ortodoxiaren defendatzaileak jokoz kanpo harrapatuko ditu. Abdoulaye Diabaté-ren aukeraketa hainbat hiriburutako piano bar-etan igarotako gau luzeetan datza.
Ondoren Natacha Atlas arabiar dantzalekuetako izarrarekin jarraitu dugu. Bere Jacques Brel-en “Ne me quitte pas” klasikoaren bertsioa izan dugu uhinetan. Jarraitzeko Rachid Taha-ren “Diwan 2” azken diskatik, herriminak konposatutako Pariseko magrebiarren doinuak, Missoum Abdillah eta Blaoui Houari-ren “Rani” eta Mohammed Hamza eta Balighe Hamdi-ren “Gana el hawa”, Rachiden bertsioetan noski. Saioa amaitzeko Amadou eta Mariam bikotearen 98ko “Sou ni tile” diskari heldu diogu. Bertatik “Combattants” eta “Pauvre type” entzungo ditugu, Maliko bikotearen afrikar, blues, reggae, rock doinuen nahaste eta funk ikutu ohikoekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Izaera taldea, Leioakao Umore azoka eta Organik dantza taldea

al. Mai 28 , 2007
    Izaera taldearen lan berria ezagutu dugu gaur. Hondarribiko taldeak Denbora Kaosa  izenburupean plazaratu du lana. Bertan sei kantu berri eta bideoklipa jaso dute. Hirukotean aldaketa batzuk izan ostean etxera bueltatu dira lan hau psylociberekin aterar dute eta. Haritz izan da gurean. Leioko Umore azoka asteburu honetan ospatu behar da. […]

Honekin lotuak