“SAD 20’s” Mutikoren lan berriena

Bi urte lanean egon eta gero, Mutikok bere bigarren lan luzea, SAD 20’s, kaleratu du. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu luzea bezain polita izan dela diskoa prestatzeko bidea. Bidelagun izan du Denso artista eta laguna eta horrek lasaitasuna eman diola ere aitortu du. Kolaborazioz josia dago lana eta horien artean daude Kiliki, Tatta, Malakias eta maiXA artistak. Udan kontzertuak egingo dituela adierazi du eta uda ostean Euskal Herriko hiriburuetan diska aurkeztea da bere asmoa.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Gabriel Arestiren aurpegi anitzak

ar. Mai 13 , 2025
50 urte pasatu dira Gabriel Aresti hil zenetik;eta mende erdiko tarteak esanahi berezia hartzen du, horregatik urte honen zehar hainbat ekitaldi eta ekintza izango dira aren figura gogora ekartzen dutena. Ostegunean Bizkaiko foru liburutegian Gabriel Aresti aurpegi anitzak hitzaldi zikloa izango da, Zikloak lau aurpegi aztertuko ditu poesia soziala, antzerkia, […]

Honekin lotuak