Eremuz Kanpo 4×01: “Lau”

Hirugarren denboraldia amaitu behar, laugarrenari ekiteko. Ilun amaitu genuen, nordic noire giroan, Iratxe Fresnedarekin batera, zerbait berezia egiteko asmoz. Denboraldi amaierak bereziak izaten baitira; ezarian aldatutakoek egindakoek eta desegindakoek eztanda egiten baitute sarri, eta, nola ez, ezustekoak gertatzen dira. Denboraldi berriarekin pertsonaia berriak ageri dira, garrantzia hartuz joango direnak, eta tratamenduak aldatu ohi dira. Amaieretan, ordea, maiz garrantzitsu direnak desagertu ohi dira, supituki, utzirik jarraituko dutenak noraezean errari.

Hala gertatu zaigu geuri ere, ezinbesteko pertsonaia bat desagertu da istoriotik, eta nahiko lan izango dute gidoilariek istorioaren interesa mantentzen aurrerantzeko ataletan. Eremuz Kanpo saioaren eremuz kanpokoa isilagoa da orain. Agur, Apolo; biba Apolo! Egindakoaren damurik ez!

Musika lehen planoan.

Egin ditugu hiru, dagigun laugarrena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Generalitateko hiru kargu epaitegian

az. Urr 14 , 2015
Generalitateko hiru kargu epaitegian dabiltza egunotan, pasa den Azaroaren 9an konbokatutako kontsulta dela kausa. Atzo Irene Rigau egon zen; gaur Joana Ortegaren txanda da, eta bihar Artur Mas presidenta egongo da. Aritz Galarragak Cataluniako hedabideek kasuari dedikatutakoa komentatu du gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151014hizpideaharitzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak