Europako Batasunak esne kuota igo berri du % 2 hain zuzen. Mikel Kormenzana EHNE sindikatuko Bizkaiko presidenteak kontatu digunez, neurri horrek hasieran mesede egingo dio abeltzain txikiari, baina urte batzuk barru, 2015ean, Europako Batasunak kuotak kendu nahi ditu eta horrekin batera esne arloaren liberalizazioa etorriko da. Mikelek gogoratu digu azken 25 urteetan Euskal Herriko ustiategiren % 90 desagertu direla eta egun oso zaila da gazte batentzat behiak jartzea eta hortik bizitzea. Esne arloa, beste batzuekin gertatu den bezala, enpresa gutxi eta handi batzuen esku geratzen ari da, eta gaurko politika aldatu ezean, etorkizun latza ikusten du Euskal Herriko nekazari eta abeltzainentzat. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Solasaldia Entzun.https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solaskoemensana080408.mp3