Bilbo Hiria irratiak bere 15. urteurrenaren zuzuan antolatutako ekitaldia. Goizero egin ohi den Ibaizabal magazinea Kafe Antzokiko agertoki gainetik emitituko da zuzenean gaur 10:30etik 12:30era eta, horretara, jendeak entzun ezezik ikusi ere ahal izango du saioa nola egiten den.
Entzuleok saioan esku hartzeko aukera izango dugu, 94 424 37 04 telefonoan, Bilbo Hiriaren Facebookeko orrialdean edo Twitter bidez #bh15urte etiketarekin. Bilbo Hiria zuzenean entzuteko nahikoa da FMko 96.0 sintonizatzea eta Internet bidez www.bilbohiria.com webgunean entzun daiteke. Smartphoneetan ere sintonizatu daiteke Bilbo Hiria, Tunein edo Uhinbak programen bidez.
15 urteBilboko irrati euskaldunak 15 urte betetzen digu egunotan. Izan ere, 1997ko martxoan jarri zen abian Bilbo Hiria irratia, Zenbat Gara elkarteak bultzatuta. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbo Hiriak martxoan eta apirilean.
Horien artean martxoaren 28an 10:30etik 12:30era Kafe Antzokiko agertoki gainetik zuzenean egingo den Ibaizabal magazinaren emisioa dugu. Zazpigarren solairuko estudioetatik irtenda. Saio berezi honetan, magazinearen ohiko atal eta elkarrizketez gain, azken urte hauetako ibilbidea gogoratuko dugu, hainbat lagunen testigantzak mikrofonoetara ekarrita.
Bilboko euskaldunen arteko harremanak bideratzea eta euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu Bilbo Hiria irratiak. Urbanoa da, irekia, kosmopolita eta %100 euskalduna, inolako konplexurik gabe. Urte hauetan ehunka esatari eta kolaboratzaile igaro dira gure antenatik.
Bestalde, une berezi eta erabakiorran etorri da Bilbo Hiriaren 15. urteurrena, une honetan kinkan daudelako Bilbo Hiria irratiaren jarraipena, EAEko eta Nafarroako hainbat irrati euskaldun, libre edota komunitariorena dagoen bezala. Hainbeste urte alegaltasunean ibili ostean, azkenik etorri da irrati askoren egoera legeztatzeko aukera, EAEn zein Nafarroan, hurrenez hurren, 34 eta 44 lizentzia banatuko baitira lehiaketa bidez.
Hala ere, lehiaketarako deialdiak lizentzia lortzekotan irrati komertzialak izatea edo bihurtzea eskatzen dienez, irrati kate aberatsen neurrira egindako deialdia dugu. Irrati komunitarioak eta ez komertzialak nahita kanpoan uzten ditu, horien artean egun euskaraz aritzen diren Hego Euskal Herriko irrati ez publiko guztiak. Deialdi honetan lizentziarik ez lortzeak zailtasun handiak ekarriko dizkie kanpoan geratuko diren irratiei, egun okupatzen dituzten frekuentzietatik egotziz eta etorkizunean irrati digitalera igarotzeko aukera murriztuz. Irrati ez komertzialak, bestalde, dagokiena eskatzen ari dira: gizarteari egiten dioten ekarpenaren onarpena eta legeztatzea, lan hori askatasunez eta trabarik gabe egiten jarraitu ahal izateko. Gai hau ere agertuko da, dudarik gabe, gaurko saioan.
Aupa Bilbo Hiria. Ekimen polita Kafe Antzokira jaistea. Ea gehiagotan egiten duzuen! Eta zorionak 15. urteurrenagaitik!!!
Eskerrik asko, majo!