Gaur eguerdian jakin izan dugunaren arabera, ETAk su eten iraunkorra iragarri du, etzi, hilaren 24an, indarrean sartuko dena. Erakunde armatuaren hitzetan, “prozesu demokratikoa” eraman behar da aurrera Euskal Herrian, eta prozesu hori bultzatzea litzateke “ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren” helburua. Prozesua bururaino eramateko euskal herritarrek etorkizunari buruz “hitza eta erabakia” izan behar dutela nabarmendu du ETAk.
Next Post
MUSIBLA: Belle & Sebastian, J.C. Perez, The Uski's, Rafa Rueda
az. Mar 22 , 2006
Belle and Sebastian Glasgowtik datorren talde berezia (argazkian). Musikak ahulentzat leku berezi bat gordetzen duela argi gera dadin, Life Pursuit diskoa publikatu du talde eskoziarrak. J.C. Perez historikoak ere disko berria dakar, eta horren aurrerapen singela entzuteko parada izan dugu. The Uskis, Bizkaiko kostaldetik giro fresko eta desorraztua dakar talde […]
Honekin lotuak
-
2015/06/21
Udako solstizioa Xamarrek azalduta
-
2016/02/25
Mieltxo Monfort joan zaigu
