Kili-Kilik eta Santutxuko gau eskolak 50 urte

Aste honetan Uriolaren txanda izan dugu Euskadi Irratiko Mezularia saioan eta bertan, hurrenez hurren, Kili-Kiliren eta Santutxuko gau-eskolaren 50. urteurrenak izan ditugu hizpide. Urteurren horien inguruan mintzatzeko Igone Etxebarria eta Joserra Etxebarria izan ditugu gonbidatu.

Kili Kili euskara pozgarri erakusketa zabaldu zen ostiralean Bilboko Euskal Museoan, eta erakusketa atontzen ibili den Labayru fundazioko Igone Etxebarriak gogora ekarri digu zer zen Kili-Kili. 1966an, San Anton parrokiaren gerizpean sortu zen, Retolaza abade euskaltzaleak bultzatuta, eta horren inguruan aldizkaria, ikasmaterialak, ekimen ugari, gutun bidezko lagunak, liburu ilustratu eta komiki ezagun ugari sortu ziren. Erakusketa Euskal Museoan egongo da martxoaren 18tik ekainaren 26ra.

Igonek kontatu digunez, multimediatikoa zen, bere erara, izan ere ariketa Lan ta lan koadernoak postaz bidali eta zuzenduta jasotzen zituzten haurrek. Irrati saioa egin zuten, Kili-Kili bat, Kili-Kili bi, milaka ume dantzan kantua zuen sintonia moduan, Zorion Egileorrek asmatua. Lander Gallastegik sortutako estetika, herririk herri elizen bidez izan zuen hedapena, Kili-Kili egunak

Santutxuko gau eskolak ere bete ditu 50 eta, horren harira egin zuten iragan astean ekitaldia kalean eta erakusketa izan da egunotan Santa Martako udaltegian; izan ere, geroago euskaltegiak bilakatuko zirenaren hazia izan zen gau eskola hori, beste batzuekin batera. Hor Jose Ramon Etxebarria ibili zen, beste irakasle batzuekin Euskalduntzen metodoa osatzen. Jose Ramonek Anaitasuna aldizkarian ezagutua zuen lehenago Imanol Berriatua, eta haren eskutik hasi zen euskara ikasteko liburuekin, didaktikarekiko kezkak bultzatuta. Autodidakta xamarrak ere izan ziren hastapenetako metodologiak osatzen.

Saioa entzuteko:

Deskargatu hemen.

 

2 thoughts on “Kili-Kilik eta Santutxuko gau eskolak 50 urte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Kafe Antzokian jokatu zen BBK Bizkaiko Bertsolari gazteen txapelketa

az. Mar 23 , 2016
Aste Santuko oporrez gozatu aurretik, POTTO irratsaioak bere azken kolpea eman du. Batetik, barikuan, Bilboko Kafe Antzokian jokatu zen BBK Bizkaiko Bertsolari gazteen txapelketa (Hego Uribe eta Busturialdearen artean izandakoa) izan dugu hizpide; eta, besterik, zapatuan, Plentziako Danontzat gaztetxean jokatu zen Uribe Kostako 8 puntutan ekimenaren finala izan dugu, bertan, […]

Honekin lotuak