SOLASALDIA: Gas krisia Europan

Errusia eta Ukraniaren arteko desadostasunak gas krisia sortu du Europan, ekialdean batez ere. Josu Larrinagaren ustez arrazoietatik haratago, krisiak argi erakusten du dependentzia energetikoa: gure “bizimoduari” jarraitzeko petrolio edo gas asko behar dugu, eta horiek hainbat kasutan urrun daude. Edozein arazo dela kausa (desadostasunak, istripuak, erasoak…) egoera jasanezin bihurtu da egunotan Bulgarian edo Bosnian gertatzen ari den bezala. Honi lotuta, Bizkaia Badian 3. Gas-Biltegia eraiki nahi dutela aztertu du Josuk: independentzia energetikoa aipatzen dutenek egin nahi dute lan hori, kontuan hartu gabe urrundik datorrela (horrek dakarren guztiarekin) edo zer nolako egoera jasan behar duten Nigeriako edo Aljeriako biztanleek. Alternatibak ere aipatu ditu eta beste eredu energetiko batean bilatu behar ditugula esan digu Josuk.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Irratia.com-Palestina

al. Urt 12 , 2009
Ezaguna da egun hauetan Palestinako Gazak jasaten duen egoera: 900 palestinar baino gehiago hil ditu Israelgo Armadak eta erasoaldia gogortu nahi du. Hori dela kausa, datorren asteazkenean Irratia.comek saio berezia (132.a) burutuko du Palestinari dedikatua. Bertan, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez, besteak beste bera, Jabi Zabala, Fermin Muguruza, Imanol Murua eta […]

Honekin lotuak