Boltxe aldizkariaren 19. zenbakia, oraingo neguari dagokiona, komentatu du Joseba Izaga aldizkari horren kideak. “Jauntxo mina…langileen minbizia” azalean agertzen den leloari jarraituz Editoriala egin dute langileentzat gogorrak izaten ari diren garai hauen inguruan. Ekonomia arloan, berriz, 2 artikulu aipatu dizkigu Joseba: Anton Borjaren Finantza krisiaz eta Elkartzenek EAEko 2009ko aurrekontuei buruz egindako kritikaz. Politikan, beste 2 artikulu mintzagai: Jokin Etxebarriari egindako elkarrizketa luzea eta “Ezina ekinez egina” izenburupean idatzitakoa, non Euskal Herriko egoera politikoa, ezker abertzalea, aldaketa politikoa…. aztertzen diren. Bukatzeko, Alfonso Sastreren “Hiru” argitaletxeari iazko Durangoko Azokan parte hartzea debekatu izana komentatu du Josebak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.