Kataluniako erreferenduma Bartzelonako hautesleku batetik ikusia

Urriak bi astelehena, gaurkoa biolentziarik gabeko nazioarteko eguna da, eta egunkarietako azaletan irudi gogor eta bortitzekin esnatu gara, atzo Katalunian gertatutakoaren laburpen bat izan daiteke, Poliziaren oldarraldiak eta herritarrak bozkatzen, horiek dira munduko egunkari irakurrienetako azaletan ageri diren irudiak. Bi milioitik gora pertsonek bozkatu dute Kataluniako erreferendumean. Bartzelonatik, bertatik bertara, eskola batean erreferendumaren egunaren laburpena ekarri digu Jabi Zabala kazetariak. Goizeko bostetan hasi eta bozketaren emaitzak heldu ziren arte Bartzelonako Poeta Maragall institutura bertaratutako hainbat lagunen testigantzak batu ditu. Jarraian euskal herritarren hitzak entzungo ditugu, Nazioarteko begiraleenak eta katalan herritarrenak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kataluniako erreferendumaren biharamunean analisia Josu Larrinaga eta Iñaki Barcenbarekin

al. Urr 2 , 2017
Kataluniako erreferendumaren biharamunean Iñaki Barcena eta Josu Larrinaga batu zaizkigu. Atzo gertatutakoaren analisia egin digute. Katalan herriak, Generalitatekin koordinatuta, sekulako antolaketa eta heldutasun maila erakutsi du autodeterminazio erreferendum bat eratzeko orduan eta, gure gonbidatuen arabera, prozesuak ez du atzera bueltarik. Katalan herritarrek eta Espainiako Estatuaren arteko tentsioak gora egin du […]

Honekin lotuak