Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurko bi ekitaldirekin hasi da Mikel Urbeltz. Bihar bi kontzertu izango dira, etzi hiru, eta larunbatean beste bat. Datorren astean, aldiz, hitzaldia, ekitaldiak, kantagintza eta hainbat kontzertu izango dira. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean.
Hitzak eta musikak, paperak eta ahotsak, irudiak eta testu idatziak elkar gurutzatu, elkar agurtu, elkarrekin tarte bat egin eta elkarrengandik ikasten eta elkarrekin haserretzen diren pasarte horiek. Lagun zaharrak eta lagun berriak. Bide berriak, bide guztiak. Pop-aren inguruko fanzine txukunak eta zinemaren inguruko irratsaio eskasak behar baititugu. Kathleen Hannahk Bikini […]