Izan dugu inoiz hizpide denbora, egin izan dugu inoiz negar nola hartzen gaituen gatibu eta nola sartzen dizkigun makilak gurpiletan. Gaixoarazten gaitu, lana jartzen digu gauza arras inportanteagoak egiten beharko genukeenean.
Josu lapurtu zigun denborak astebetez, eta Txabi orain. Bitartean, iragan asterako behar lukeen saioa ontzen dihardu denborak, gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabe edo mugatuak, Wikipediaren definizio poetikoaren arabera.
Istripuak eta balizko hurrengo saioaren gaineko fedea gorabehera, ezin beste astebetez geratu zuei ordubete eman edo kendu gabe. Josu eta biok X kanturen laguntzaz gatozkizue, aurreko saioko kantu gehienak gaur gurekin ez dagoenak aukeratu zituela probestuz, bideoklipen zerrendaren B aldea eskaintzeko asmoz. Kanpoan geratu zirenak aurrekoan, denborak idazteke utzi zituenak, eta hari horri tiraka laguntzera etorri zaizkigun hainbat. On egin.
Abestiak:
1.- Tom Waits – Time
2.- Nick Cave & the Bad Seeds – 15 feet of pure white snow
3.- Wooden Shjips – Dance, California
4.- Eels – Things the grandchildren should know
5.- Eels – Novocaine for the soul
6.- Fugazi – Glueman
7.- Xiu Xiu – San Pony Guerrilla Girl
8.- The Oh Sees – Lupine Domus
9.- Aphex Twin – Come to daddy
Saioa jaisteko HEMEN.