Gaur Arabako kronika gertakari batekin hasi du Asier Garciak, Berria egunkariko kazetariak, sute handia piztu baita Aernnova-Aerospace enpresan: sutea Gasteiztik ikusi ahal izan dute. Horrez gain, Asierrek De Andrés ahaldun nagusiak euskararen inguruan botatakoak, Gora Gasteiz! eguna eta Agenda komentatu ditu gure kolaboratzaileak.
Hasteko, Luis Guridik Kubaren aurkako Blokeoa oraindik ez dela bukatu esan digu. Jarraitzeko, gure ekonomia arloko kolaboratzaileak egoera aztertu du, bai Mendebaldeko enpresen interesen ikuspuntutik, baita Kubako populazioaren aldetik ere. Arriskuak badira prozesu honetan, baina ematen du Obamak eta Castrok arazo handirik ez dutela izango irekitako prozesua garatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen