Gaur berri bat nagusi da Kataluniako hainbat hedabidetan: Parlamenten burujabetzaren aldeko aldarria eta erantzunak. Aritz Galarragak La Vanguardia, El Periodico, El Punt Avui eta Vilaweb hedabideen iritziak aztertu ditu. Bestalde, atzo Katalunian izandako atxiloketak eta miaketak, apenas agertu direla esan digu, Directan izan ezik.
Hizpidea magazinean ohikoa denez, zortzi hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzea tokatzen zaigu. Gaurkoan, Oihana Etxebarrietak bi gai jorratu ditu: jabier Salutregi gaur espetxetik aterako dela alde batetik, eta bestetik, Nafarroako gobernuak aurkeztutako Abortatzeko eskubidearen aldeko zirriborroa. Gotzon Elizburuk, aldiz, EAJk iragarritakoa hartu du hizpide, legealdi honetan ez duela Estatus berriaren […]