SOINUGELA: Odetta, Mikel Errazkin eta Mikel Laboa, berrikitan joan zaizkigun musikari handiak

Mikel Laboaren heriotzak zirrara handia eragin du Euskal Herri osoan. Pedro Elias Igartuak programa berezia
prestatu digu haren oroimenez eta bai asteon hil den Odettaren eta duela zenbait hilabete zendu zen Mikel Errazkinen omenez ere. Soinugela honetan hirurak gogoratu baldin baditugu ere, uste izatekoa denez, Mikel Laboari eskaini dio tarterik handiena. Laboaren hasierako kantuetatik abiatuta, hark tradiziotik esperimentazioraino eginiko bidea errepasatu dugu Pedroren laguntzaz. Mikel Errazkini dagokionez, beraren omenaldi gisara Hirusta etxeak plazaratu duen “Bidean aurkitu zintudan” diskoa entzun dugu. Odettari dagokionez, aldiz, “Odeta Sings Dylan” izenekoa izan dugu entzungai. Gainontzeko minutuetan ondoko artista hauen emaitzez gozatzeko aukera izan dugu: Salomon Burke “Like A Fire”; Otis Taylor banjo jolearen “Recapturing The Banjo”; Allison Moorerren “Mochingbird”; jatorriz mexikarra den Lydia Mendozaren hit bilduma eta gaur bertan Bilboko Kafe Antzokian kontzertua ematekoa den Ron Sexmith kanadarraren musika.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:Bernat Baltza,30 urte behartsuei laguntzen.

og. Abe 4 , 2008
San Frantzisko  auzoko Maiatzaren 2ko kalean du egoitza nagusia Agiantza elkarteak. Premia larrian dabilenari gizartean bere tokia aurkitzen laguntzen diote. Horretarako oinarrizko paperak eskuratzen, hizkuntzak ikasten eta enplegua lortzen lagundu egiten diete. Dozena erdi abegi-etxe dituzte Bilbon eta bertan lan hurbila eta banakakoa egiten dute. Arazoari aurre egiteko ezinbesteko kontu […]

Honekin lotuak