Desleialtasuna definitu ondoren, gaia sakontzera ekin dio Igor Erauzkin sexologoak. Normalean sexu arloko desleialtasunaz hitz egiten dugu, baina badira beste mota batzuetakoak: afektiboak, lanari lotutakoak… Gaurkoan, hori eta gehiago kontatu digu Igorrek.
Domekan jokatu zen, Tolosan, Gipuzkoako txapelketako bigarren finalaurrekoa, eta POTTO irratsaioko lagunek (Josu Zabalak, Axier Goñik eta Erlantz Ibargurengoitiak) kontatu eta ekarri digute. Saioan izandako bertso preziatuenak entzungai, Txapelketaren analisia, berriak eta agenda-proposamena POTTOn. Biba Bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/151202potto.mp3 Deskargatu hemen.