Artedrama teatrok ‘Atzerrian lurra garratz’ antzezlana taularatuko du Arriaga Antzokian

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Galdera hauek eta beste asko egingo dituzte “Atzerria lurra garratz” antzezlanean. ArteDramaren azken antzezlana dugu. Amancay Gaztañaga antzezlanaren zuzendariarekin berba egin dugu. Oholtzan Ander Lipus eta Laura Penagos aktoreak. Azken honek gorpuzten du Aurora Moraren pertsonaia. Bogota ondoan jaioa, hamabi urte daramatza gure artean. Bere bizipenak eta sentipenak ditu abiapuntu obrak, nahiz fikziora jo duten sortzerakoan. Datorren astean Arriaga Antzokian izango dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ibil Bedi taldearen azken lana Rafa Ruedaren gomendioa

ol. Ots 26 , 2021
Gaurkoan Iruñetik datorren Ibil Bedi taldearen azken lana ezagutzeko aukera izan dugu. Bigarren lana argitaratu berri dute Beltxarga beltza deiturikoa. 219an lehenengo lana argitaratu zuten Pop eta rock doinuz jantzitako zortzi abestiz osatutako diskoa  Berandu baina garaiz izenpean. Oraingoan kantu gehiago batu dituzte bigarren lanean. Gaur entzun dugun kantuan “Egurrezko […]

Honekin lotuak