Bihar irekiko ditu ateak Durangoko azokaren 50. edizioak, eta bertan, besteak beste, Zenbat Gara elkartearen Erroa argitaletxea eta Bilbo Hiria Irratia izango dira. Argitaletxe horrek hiru lan berri eskainiko ditu, liburu bat, nobela grafiko bat eta disko bat hain zuzen. Irratia, bestalde, bost egunetan izango da han martxan, batzuetan zuzenean eta beste batzuetan eguneko kontuak airera botatzen.
HIZPIDEA: Durangoko azoka, Erroa argitaletxea eta Bilbo Hiria Irratia

