Gaur Karramarroi oso pozik heldu da irratira, burua erabiliz, bera baino indartsuago den klaseko bati aurre egin diolako… Jakin nahi duzue zer gertatu zaion? Bada, entzun dezagun gaurko irratisaioa!
Asteburu honetarako proposamen berezia HERRI URRATS. Ibilbidea egitera Garobel mendilerrorantz abiatuko gara, Txarlazogainara hain zuzen (Urduña). Horrekin batera, betiko lez, errezeta (zaizuriak pikillo piper eta hegaluzearekin), liburua (Onintze Goitizen “Amaia udalekuetan”), diskoa (Niña Coyote eta Chico Tornado) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160507_zeingou.mp3 Deskargatu hemen