Susmoa zuten zientzialariek, susmo ona, izan bazirela. Urteak eta urteak eman dituzte susmo hori egiaztatu nahian eta azkenean baieztapena etorri zaie: Albert Einsteinek orain dela ehun urte iragarritako grabitazio uhinak atzeman dituzte. Zehazki esatearren, 2015eko irailaren 14an aurkitu zituzten LIGO proiektuko bi detektatzaileek. Berebiziko garrantzia duen aurkikuntza da, zientzialarien esanetan, grabitazio uhinek unibertsoa aztertzeko beste ate bat zabalduko baitute datozen urteetan (argazkia: tonynetone).
ZIENTZIALARI: Grabitazio uhinak

