Lehenengo euskarazko kazetak Kalifornian sortu ziren, XIX. mendean. Aitzindaria 1885ean Los Angelesen euskara hutsez plazaratzen hasi zen Escualdun Gazeta astekaria izan zen, Kalifornian jaiotako Martin Biscailuz abokatu euskal amerikarrak sortua; eta hiri berean 1893an agertu zen California’ko Eskual Herria, astekaria hau ere, irakurlego euskalduna AEBetan nagusiki, baina Hego Ameriketan eta Europan ere bazuena. Euskal kazetaritzaren agerkari aitzindari horiei buruz solastu gara gaurkoan Xamarrekin.
Deskargatu hemen.