Asier Garcia euskal presoaren bikotekideak joan den larunbatean izandako istripuaren ostean, senideek asteburuoro “erruleta errusiarrean” jokatzen ari direla kritikatu du. Aurten zortzigarren ezbehar izan dituzte euskal presoen senideek errepidean. Azkena pasa den asteburuan gertatu zen. Asier Garcia Justoren bikotekideak Bejar inguruan istripua izan zuen. Salamancatik 70 kilometrora dagoen errepidean, bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere ibilgailua. Kolpe gogorra izan zen: hiru buelta eman zituen, autoaren alde bat kaltetu zuen eta eskuin gurpila lehertu zuen.
Deskargatu hemen.