“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza ezagutzera eman ditu Medicus mundi elkarteak. Azterketa 2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen OPIK Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, medicusmundi Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa erakundeek eskatuta. Itziar Irazabalek eman dizkigu azterketaren xehetasunak. Eusko Jaurlaritzak osasungintzan inbertitzen duenaren % 10 enpresa edo erakunde pribatuak kontratatzeko erabiltzen du, baina ehuneko hori zertxobait jaitsi egin da azken urteetan.
Informazioa gehiago: medicusMundi
Deskargatu hemen.

