BERBAZ: Itziar Larrondo osasunaren ardura, norberak

Urteak irakasle eman eta gero, libreago dabil Itziar bilbotarra (Matiko aldekoa, zehatzago. Hitz egin digu ere umetako denbora hartaz). Eta denbora zati bat Sumendi elkartean ematen du. Bere ardura, besteak beste taldearen webguneko informazioa eguneratzea.

Duela gutxi Eneko Landabururen hitzaldia proposatu digute. Lepo aretoa martitzen arratsalde baten San Frantzisko auzoko udaltegian.

Enekoren aspaldiko ezagunak batez ere. Uda honetan Kadagua aldean izan dugu
Eneko eta jendea bero dabil Euskal Herrian atseden etxe gehiago behar dugula. Nork bere burua hobeto zaintzen ikasi behar dugulako, mediku sistemaren menpe egoteak ere baditu-eta bere arriskuak.

Itxaropentsu da eta ametsa ere badu, polita. Entzun!

Kantak:

Aitormena (Hertzainak)
Miñen puntiegaz (Bermeoko hainbat kantarik)

 

Erreferentziak

Sumendi Elkartea (osasunaren autoeraketa)
Eneko Landabururen osasunari buruzko liburutegi birtuala

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: (Sittin' On) The Dock of the Bay

al. Urr 16 , 2017
(Sittin’ On) The Dock of the Bay (euskaraz (Eserita) Badiako kaian) Otis Redding abeslariak eta Steve Cropper gitarra joleak elkarlanean sortutako soul abestia da, 1967an Otis Reddingen heriotza baino egun batzuk lehenago grabatu eta The Dock of the Bay diskoaren barnean merkaturatu zen. Gaurko bertsiolariak: Sara Bareilles, Percy Sledge, Waylon […]

Honekin lotuak