“Hiru emakume” antzezlanak izen bereko Silvia Plath idazlearen poema bilduma du oinarri. Amatasunaren inguruko poemak dira. Poema hori antzezlan bilakatu du Mireia Gabilondo antzerki zuzendariak. Ylenia Baglieto, Ane Pikaza eta Ainhoa Etxebarria aktoreak daude. Azken honekin hitz egin dugu. Antzezlanaren gai nagusia amatasuna da, eta antzezle bakoitzaren ahotsak amatasun hori bizitzeko modu bat adierazten du. Emakume batek ama izatean zentratzen du bere egitekoa, besteak sufritu egiten du ama ezin izateagatik, eta bestea, hala nahi ez ez duen arren, ama da. Hiru antzezleek, Sylvia Plath egilearen lekukoa jasoz, ahotsa eta antzezpena ematen diete haren hitzei lan berri honetan.
Deskargatu hemen.