PIPERPOLIS: Silvia Plathen ‘Hiru emakume’ eszenaratuko dute Arriaga antzokian

“Hiru emakume” antzezlanak izen bereko Silvia Plath idazlearen poema bilduma du oinarri. Amatasunaren inguruko poemak dira. Poema hori antzezlan bilakatu du Mireia Gabilondo antzerki zuzendariak. Ylenia Baglieto, Ane Pikaza eta Ainhoa Etxebarria aktoreak daude. Azken honekin hitz egin dugu. Antzezlanaren gai nagusia amatasuna da, eta antzezle bakoitzaren ahotsak amatasun hori bizitzeko modu bat adierazten du. Emakume batek ama izatean zentratzen du bere egitekoa, besteak sufritu egiten du ama ezin izateagatik, eta bestea, hala nahi ez ez duen arren, ama da. Hiru antzezleek, Sylvia Plath egilearen lekukoa jasoz, ahotsa eta antzezpena ematen diete haren hitzei lan berri honetan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko jaietan egindako inkestaren arabera adingabeen %14k ez dute inoiz preserbatiborik erabiltzen

az. Mar 14 , 2018
T4 elkartea 2010etik urtero sexu praktikei buruz egiten duen inkestaren emaitza dira, Txostenak, 15 urtetik 20 urte arteko 475 gaztek iazko Bilboko Aste Nagusian emandako datuak biltzen ditu. Harreman motak, sexu praktikak, maiztasuna eta preserbatiboen erabileraren datuak ageri dira bertan. Datuen artean aipagarriena preserbatiborik erabiltzen ez duten gazte kopuruaren igoera […]

Honekin lotuak