Ez frantsesek udala deitzeko erabiltzen duten hitza, ez eta Arratian asientuen eseritzeko erabiltzen duten gela ere; komunak, danonak eta ez inorenak diren gauzak, produktuak, lursailak, prozedurak jakintzak… dira. Oso ezbai eta hausnarketa interesgarriak daude kontzeptu iradokikor honen inguruan. Ekologismoa, nolabait, komunak defendatzeko eta euren pribatizazioa oztopatzeko gizarte mugimendua da. Argazkia: Chapimarcako nekazari komunitateko (aymara) lur komunalak.
Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da Gure Oroitzapenak. Adabaki ekoiztetxeak bultzatutako proiektuan hamabi zinemagilek parte hartzen ari dira. Pelikula egiten ari direla azpimarratu dute gaurko aurkezpenean eta udazkenerako bukatuta egotea espero dute. Hamabi zinemagilek Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioaren begirada bat eskaintzen duen pieza bana sortu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180411_sarri.mp3 Deskargatu hemen. […]