Bilboko auzo elkarteen federazioak larunbaterako manifestazioa deitu du, , “Beste Bilbo bat posible da, Bilbo ez da isilduko” lemapean. 200 elkartek eta herri mugimenduk bat egin dute mobilizazioarekin. Eguerdiko 12etan eliptika plazatik abiatuko da martxa eta udaletxean amaituko da, bertan denon artean adostutako manifestua irakurriko dute. Pozik agertu dira Bilboko elkarteen federazioko kideak mobilizazioak jaso duen erantzunarekin. Bilboren hazkundearekin kritiko agertu dira, ekonomia lehenesten duen hiria bultzatzen ari direla salatu dute, eta pertsona erdigunean egon beharko lukeela aldarrikatu dute. Auzoen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa dela nabarmendu dute.
Deskargatu hemen.