kalera ateratzeko deia egin du Bilboko auzo elkarteen federazioak, “Bilbo ez da isilduko”

Bilboko auzo elkarteen federazioak larunbaterako manifestazioa deitu du, , “Beste Bilbo bat posible da, Bilbo ez da isilduko” lemapean. 200 elkartek eta herri mugimenduk bat egin dute mobilizazioarekin. Eguerdiko 12etan eliptika plazatik abiatuko da martxa eta udaletxean amaituko da, bertan denon artean adostutako manifestua irakurriko dute. Pozik agertu dira Bilboko elkarteen federazioko kideak  mobilizazioak jaso duen erantzunarekin.  Bilboren hazkundearekin kritiko agertu dira, ekonomia lehenesten duen hiria bultzatzen ari direla salatu dute, eta pertsona erdigunean egon beharko lukeela aldarrikatu dute. Auzoen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa dela nabarmendu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko fasea, Otxandion eta Ondarrun

az. Api 25 , 2018
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko faseak aurrera darrai, eta asteburuan hiru saio izan dira: zapatuan, Otxandion; eta, domekan saio bikoitza (goiz eta arratsaldez), Ondarrun. Hiru saio horietan izandako bertso ale preziatuenak ekarri dituzte gaurko saiora Josu zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Otxandion garaila Josune Aramendi izan da; Ondarruko goizeko saioan Peru Vidal […]

Honekin lotuak