MUSIBLA #83: Lukas Nelson & Promise Of The Real, Chris Robinson Brotherhood, Calexico eta Iron and Wine, Broken Brothers Brass Band, Koban

Atmosfera berezi batekin hasteko Lukas Nelson & Promise Of The Real taldeak ekarriko dizkigu bere abesti guztiz baikorrak, hippy ukitu handi bat dutenak, saioa hasteko hautatu dugun “Turn Off The News” izeneko abestiak bezala: “Itzali berriak eta egin lorategi bat nirekin batera, emaiezu zure seme-alabei zerbait sinesteko, irakatsiezu pertsona onak izaten. Chris Robinson Brotherhood izango da hurrena gure gaurko saio honetan. Honen atzean Black Crows taldeko frontmana izan zen Chris Robinson dago, ahots eta abesteko modu bereizgarriekin. Oraingo honetan Servants of the Sun izen mistikoa daukan diskoarekin datoz. Calexico eta Iron and Wine taldeek indarrak bildu dituzte Years to Burn diskoa kaleratzeko. Crosby, Still, Nash & Young taldearen usaina dauka diskoak, ahotsek indar handia hartzen dute zenbait piezatan eta oinarrian jorratzen duten “amerikana” musika kadentziadunak harrapatuko zaitu. Broken Brothers Brass Band 2006an sortu zen Amama Luisa Brass Band izan zen formazio aitzindarian zeuden zenbait lagunekin. New Orleanseko brass taldeen norabidean Txertaketa izeneko disko betea kaleratu dute. Koban taldea Donostiatik dator eta euren asmoa «elektronikaren eta swing-aren arteko uztarketa» lortzea da, besteak beste. Disko homonimoa dakarte eta bertatik bi abesti entzungo ditugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZETAK taldeak kaleratu berri duen diskoaren aurkezpena Kafe Antzokian

ar. Aza 26 , 2019
ZETAK taldeak bere lehen diskoa kaleratu du gaur Kafe Antzokian.  10 kantez osatuta dagoen disko honetako hiru jadanik entzungai zeuden, errepidean kanta izan zen argia ikusi zuen lehena eta gainontzeko bederatzi kantekin Zetak izeneko diskoa osatu dute; taldearen izen berbera darama, alegia. Zuzeneko emanaldia eskaintzearekin batera,  Pello Reparazek aitortu du […]

Honekin lotuak