“Etxea Ondarea Historia Mintzoa” liburua oinarri Xamar ikerlariarekin Etxearen ondareaz jardun dugu. Etxea izan liteke eraikina, eta izan liteke instituzioa. Bi ezaugarriok izan ditu Euskal Herriko historian. Gaurko saioan lehenengo eraikinen inguruan mintzatu gara. Gaur egun arte iritsi zaizkigun eraikin zaharrenak XV-XVI. Mendekoak dira, horiek baino lehenagoakoak material iragankorrez eginak zeuden. Euskal Herrian egindako induzketetan aro ezberdinetatik eraikin aztarnak azaleratu dituzte eta horrek etxeak nolakoak izan diren erakutzi digu, gainera badira erreprlikak eginak Dulantzin edo Eretan.
Deskargatu hemen.