Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eskutik uztailaren 15ean Gorria ikuskizuna eskainiko du Euskal Museoak. Esanahi asko ditu gorriak Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira…) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta. Gaurkoa Askoa izan dugu saioan.
Hirugarren urtez Uztailaren 13an DononaDonea alter jaialdia antolatu dute Mundakan. Eleder Aurtenetxe irratiko lagunak jaialdi honen xehetasunak ekarri dizkigu . DanonaDoneak, zulo irekiaizeneko ereduarekin esperimentatzen du. Eredu horrek sormen kolektiboa eta bat-batekotasuna,nahastea, sorpresa eta denon parte hartzea bultzatzen du. Aurten bizi dugun egoera dela eta agian zentzu gehiago hartu du […]