Baga.- Arrigorriagako Bidebat taldeak bigarren lan luzea atera berri du Baga Biga Musika Ideiak zigiluarekin, “Mina eta Ezina”. Bertan izan dugu taldekide bat solasean.
Biga.- Giant Sand taldeko buru den Howe Gelb (argazkian) harrigarria berriro dugu Euskal Herrian, Zarautzen eta Muskizen kontzertu zirraragarriak eskaintzeko asmoz. Artista berezia dugu arizonarra, beti zerbait ezberdina eskaintzen duenetarikoa. Guk gospel abesbatzarekin batera grabatutako “Sno Angel Like You” (Thrill Jockey, 2006) entzungo dugu saioan. Deskargatzeko, HEMEN.