Bigarren saioa izan da gaurkoa Sototik-entzat, eta lasaiago, solteago ibili gara aurreko hasteko estrenuaren ondoren. Entzun ditugunen artean, Zan Hoffman Estatu Batuarrarren identitate askotariko bat den “Zanstones”-en “Authority” izeneko pieza(ordu erdikoa, saio erdia hartuz), L’enfance rouge talde frantziar/italiarraren pieza ilun eta hipnotiko bat, Akauzazte Azkoitiarren Azalberritan diskotik harturiko “Yonki”(laburra baina intentsoa), Xabier Erkizia eta Gaizka Sarasola lesakarrak euskal tradizioa ikuspegi berri batetik emanaz, Kammerflimmer kollektief-en free-jazza eta zarata, Un caddie renverse dans l’herbe proiektu brasildar/kataluniarra eta Amodio, Lisaböko Jabik Aurelien Rotureau belgikarrarekin batera duen proiektua. Saioa deskargatzeko, egin klik hemen.
Honekin lotuak
-
2011/06/09
SOLAS GIROAN: Bertsolaritzaz
-
2010/12/28
IBAIZABAL: Prest aldizkaria (109.a)
One thought on “SOTOTIK: Zanstones, L’enfance rouge, Akauzazte…”