Cremalleras taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Gernikako taldeak “Aviones con vértigo” deituriko lana plazaratu du. Boskote gaztearen 8 abestiz osaturiko lan honek zuzenean eramaten gaitu 2000. urteko lehen hamarkada horretan denon ahotan zegoen erderaz abestutako pop rock horretara. Melodia itsaskorrak, eta gitarren soinuak dira disko honen osagai nagusiak. Aviones Con Vértigo 2020 urte bukaeran grabatu zen Ultramarinos Costa Brava estudioan indie punk munduan ezaguna den Santi Garcíaren gidaritzapean. Larunbatean kantu berriak aurkeztuko dituzte Bilbon.
Deskargatu hemen.