Abenduarekin batera iritsi da Entzun urtekaria, oraingoan 68. zenbakia dugu esku artean eta Patxi Gaztelumendik ekarri dizkigu bertan topatu ahal ditugun edukiak. Tartean aurten Zinemaldian aurkeztutako euskal ekoizpenen soinu bandak aztertu dituzte. Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen erakusketaren inguruko erreportajea badakar, izan ere, 1968tik gaur arteko Euskal Herriko artearen erakusketa antolatu du Xabi Erkiziak. Halaber, Balu Art artistari eginiko elkarrizketa edo Negu Gorriak taldearen Borreroak baditu milaka aurpegi diskoaren 25. urteurrenaren harira sortutako afixak ikus daitezke. Honetaz guztiaz gain, elkarrizketak, disko iruzkinak eta bilduma dakartza urteko aleak. Asteazkenean, gainera, Aho bete doinu #3: Musika eta Generoa mahai-ingurua antolatu dute Bira Kulturgunean.
Deskargatu hemen.