2022ko lehenengo saioan hizkuntzaz aritu gara. Feminismoa eta ez bakarrik feminismoan erabiltzen ditugun esamolde eta kontzeptuei kritika egingo diegu. Erabiltzen dugun hizkuntza ez da neutroa, eta zerbait izendatzeko termino bat aukeratzen dugunean badakigu karga ideologikoa duela. Feminismoak termino berri asko asmatu ditu gizartean bizi ditugun zenbait arazoz eztabaidatu ahal izateko. Termino berri asko ingelesetik datoz eta gerora euskara ekartzen ditugu. Terminologia hori ere ezbaian jarri dute feminista askok, iritzi horietako da gure gonbidatua Teresa Maldonado. Argitaratu berri duen “Hablemos claro. Retórica y uso del lenguaje en el feminismo.” izan dugu hizpide.
Deskargatu hemen.