Urteroko egun berezi bat izaten da San Tomas eguna eta horren jarraipena egingo dugu. Bilbo Hiria irratiak San Tomasetik zuzeneko saioa egingo du, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Bertatik bertara giroa biziko dugu. Aretza eta Plaza Barria euskal herriko azoka nagusi bilakatuko dira, 282 saltoki ipiniko dituzte, barazkiak, frutak, gazta, txakolina, sagardoa eta abar luzea. Bi orduko zuzeneko saioan denetariko kontuak izango ditugu. Labore proiektua ezagutuko dugu, Bilboaldean elikadurak eta kontsumoak kezkatuta elkartu dira hainbat lagun. Elikadura burujabetzan “urrats praktikoak” eman nahian sortu dute Labore proiektua. San Nikolas inguruan Bilboko konpartsek antolatutako egitaraua izango dugu hizpide. San Nikolas elizaren ingurua protagonista musika, bertsoak eta bertoko jana eta edana ez dela faltako. Baserritarren erakusleiho izaten da San Tomas azoka eta hori uhinetara ekarriko dugu.